Letra y Significado de BIDEAN, Ken Zazpi



Oh no! Esta misteriosa letra aun no encontro explicación. Si estas acá, podes ser la primer persona que aporte el significado de esta canción. No es necesario registrarse, puede ser anonimo. Hace clic en el botón verde y envianos tu opinión. :)

Ba al daki inork bereizten
zerua ta infernua
nor dagoen sufritzen eta
nork daukan errua

ta ba al dakizu zuk bereizten
malkoen arrazoia
sentimentuen zergaitia
bakoitzaren egia

erantzunen beldur zara!
behar diren galderak egitean
ustel usaiak dena estaltzean
erantzunen beldur zara
noren beldur zara

ez al daki inork bereizten
albisteen kolorea
boteretsuen armak eta
etorkinen gosea
ta ba al dakizu zuk bereizten
hitz bakoitzaren zentzua
inoiz galtzen ez dutenen
aurpegi faltsua

erantzunen beldur zara!
behar diren galderak egitean
ustel usaiak dena estaltzean
erantzunen beldur zara
noren beldur zara

ba la daki inork bereizten
nahi dugunaren pisua
dena dutenen amorrua
esku hutsen mezua

gauzak aldatzeko beharra
serrailak bidean
begiak ireki behar dira
kolpé ta kolpe artean bidean
gauzak aldatzeko gogoa
mina zaurietan
begiak ireki behar dira
horma zaharren aurrean

itsu eta isilik egotea errezagoa da
haien gurpilean sartzea hain erosoa da
eta zailena
amets ez egitea
gu geu izanda
aurrera eginez
gure bidean
Corregir Letra

-